Inicio arrow Bolsa de Trabajo
a Tronboi Goi Maila Irakaslea
Enviado el Día jueves, 29 de abril de 2010
Dirección

Descripción del Perfil Eneko Azparren.

Iruñan jaioa, Tronboi ikasketak bere jaioterriko “Pablo Sarasate” Kontserbatorioan hasi zituen Miguel Sansiñena irakaslearekin. Tronboi Goi Maila titulua 2002. urtean eskuratu zuen Bikain, Ohorezko Matrikula eta Karrera Bukaerako Saria lortuz.

Tronboi Baxuan espezializatu zen Stéphane Loyer-ekin, RTVE-ren Orkestrako Tronboi Baxuarekin. 2002. urtean Pariseko Goi Maila Kontserbatorio Nazionalean onartua izan zen Claude Chevaillier-ekin (Pariseko Operako Tronboi Baxua) eta Olivier Devaure-rekin (Frantziako Orkestra Nazionaleko Tronboi Baxua) ikasiz. 2007-an Kontserbatorio honetako Tronboi Baxu DFS-a (Goi Maila Titulua) eskuratu zuen “Très Bien” kalifikazioarekin, hau da, ahal den emaitzarik onena.

EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra)-ko kide izan da. Zenbait banda eta orkestrekin jo izan du, hala nola, “La Pamplonesa” Musika Banda, Vitoria-Gasteizko Musika Banda, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra, Extremadurako Orkestra, Kordobako Orkestra, Madrilgo Erkidegoko Orkestra, RTVE-ren Orkestra, Pariseko “Colonne” Orkestra...

Iruñeko “Pablo Sarasate” Kontserbatorioko Orkestrarekin jo zuen bakarlari gisa “Tronboi Baxua”, berak konposaturiko Tronboi Baxu eta Orkestrarentzako Kontzertua joz. Euskadiko Orkestrarekin batera Mike Oldfield-en “Music of the Spheres” diskaren aurkezpenean parte hartu zuen Bilboko Guggenheim museoan 2008-ko martxoaren 7-an. Kontzertu hau grabatua izan zen eta CD batetan editatu zen. Musika modernoan ere murgildu izan da “Electric Riders” eta “Greenhouse Effect” taldeen eskutik, azken hauekin, CD baten grabaketan parte hartu zuelarik.

Zenbait irakaslerekin egin ditu ikastaroak, hala nola, Stéphane Loyer, Ricardo Casero, Daniel Lasalle, Baltasar Perelló, Simeón Galduf.

Azkoien, Murchante eta Erriberriko musika eskoletako irakasle izan da eta egun, Noaingo “Julian Gayarre”, Lizarrako “Julián Romano”, Aranguren Ibarreko “Lino Otano” eta Antsoaingo musika eskoletako tronboi irakasle da. Tronboi irakasle izan zen Magallón (Zaragoza) Hiribilduko IX eta X Musikari Gazte Topaketetan (2008 eta 2009). Hiribildu honetako musika bandarekin 1. sari bat eskuratu zuen Kerkrade (Herebeherak)-ko “World Music Contest” lehiaketan 2009. urtean.

Titulaciones y Especialidades -Tronboi Goi Maila Titulua ("Pablo Sarasate" Konts., 2002)
-Tronboi Baxu Goi Maila Titulua (Pariseko Goi Maila Konts., 2007)
-Hizkuntza Eskola Ofizialeko Euskera Goi Maila Titulua.
-Hizkuntza Eskola Ofizialeko Frantses Goi Maila Titulua.
Disponibilidad
Enviar Email A enekoazparren@hotmail.com

<-Atrás

Acceso






¿Recuperar clave?
¿Quiere registrarse? Regístrese aquí

Eventos

« < Octubre 2017 > »
D L M X J V S
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Boletín de noticias







© ASEMNA-NAME  Diseño Web: ActualizArte.com